Aviso sobre el Uso de cookies: Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia del lector y ofrecer contenidos de interés. Si continúa navegando entendemos que usted acepta nuestra política de cookies. Ver nuestra Política de Privacidad y Cookies
Joseba Barandiaran

Gipuzkoak Dirusarreren Bermerako Laguntza ezabatu du

Guardar en Mis Noticias.

11 milioi bideratuko ditu aurten Gipuzkoako Aldundiak DBEren (RGI) osagarri den Dirusarreren Bermerako Laguntzara (DBL). Erroldan hiru urteak bete ez dituztenei ematen zaie laguntza hori, 1.422 familia Gipuzkoan eta, tartean, 700 adinez nagusi ez direnak. Familiako batez beste 3 lagun zenbatuta, populazioaren %0,6 da hori eta gipuzkoar bakoitzeko 16 euro urtean. Gainontzeko euskal lurraldeetan ez da horrelako laguntzarik.

Laguntza hauen (eta diru publikoaren beste erabileren) eraginkortasuna aztertu eta neurtzea ezinbestekoa da noski. Dei efektua eragiten ote duen ere susmatu eta salatu du Aldundiak, bere helburuak betetzen ez dituela eta. Eztabaida publikoa ere eragin duela, bistan da; honatx adibide soil bat.

Egia esan, iritsi berria izanda, Eibarren edo Ermuan kokatzea berdintsu izaki, normala ere bada dei efektua eragitea; alegia, ongietorria oparoena den lurraldean kokatzea. Baina kontua beste bat da:

Zeintzuk dira diru laguntza horien azken helburuak? DBEk ez bezala, 3 urteko gutxieneko errolda eskatzen ez badu, ez al da ulergarria irizpide hori betetzen ez dutenak erakartzea? 1.422 familia horiek ez al daude beharrizan larrian? Ematen zaien laguntzak ez al du helburu bikoitza izan behar, alegia, larrialdian, premia, ase epe laburrean eta, hori bezain garrantzitsua, epe erdian buruaskitasuna eta bizitza duina bermatu. Hori ez al dago nahitaez hezkuntza bat eta lan etorkizun bat jasotzera lotua? Lehena ez da herren gelditzen bigarrenik gabe? Dirutan soilik, larrialdia estaltzeko beste asmorik gabe egitea, ez al da akatsa? Helburuak ez al luke izan behar jende horrek erroldan 3 urte betetzerako DBE eskatu beharrik ez izatea?

Iruzurra eta bizkarroitza profesionala egon baldin badago eragotziz noski baina, plan hauek ez al lukete euskal demografia arazoa eta formakuntza egokiaren premia asetzen saiatu beharko? Urtean familiako 8.000 eurora iristen ez den laguntza hori (alarguntasun pentsio baten parekoa, nolabait, Gipuzkoan bizi behar duen inor aberasten ez duena) ez al da aurreragoko bazterkeria eragozteko tresna ona? Ez al legoke laguntza hezkuntza edo lan sozial batzuei lotzeko modurik? Ez ote da berez (ber)gizarteratzeko modu on bat? Jatorria gipuzkoarra izateak edo ez, benetan, axola al du? Zenbat lan “prekario daude”, egungo preziotan gipuzkoarrek eurek onartzen ez dituztenak, asko zaintzari lotuak? Zahar-etxeetan ba al da itxaron zerrendarik? Ez al da posible laguntza horiek horrelako lanen osagarri edota Heziketa Profesionalekin bateratzea? Galdera asko, jendearen errai gordinenak ateratzen dituen gaiaz.

Begirada • Términos de usoPolítica de PrivacidadMapa del sitio
© 2017 • Todos los derechos reservados
Powered by FolioePress